15-16 URTE

Gaur egun, diote 15 urte edo gehiago duten nerabeak baldarrak izan ohi direla. Nire iritziz, hori denborarekin esaten joan den gauza bat izan dela. Nik ez dut hori uste, nik esango nuke zure etorkizuna aukeratzen hasten ari zaren  aroa dela.

Goian esan dudan moduan zure etorkizuna erabakitzen hasten ari zara. 15 urterekin nik  jendea ezagutzen hasi nintzen, lehen senargaitxoak izaten, askatasun gehiago izaten, batzuk  DBH 15 edo 16 urterekin bukatzen dute, beraz zure bizitzaren etapa hori bukatu egin da, haren ondoren erabakitzen hasten zara zertan aritu nahi duzun,  hori da niri gertatzen ari zaidana.

Gaur egun,  ez ditut  iskanbila asko nire gurasoekin, beraiek dira niretzat pertsonarik inportanteenak bestalde nire ama batzuetan nire lagun hoberena bezala.  Berez nik esango dizuet adin honetara iristen zaretenean  zure lagunekin edo familiarekin denbora aprobetxatzen. Pertsona zaharrek asko esaten duten moduan behin heldua zarenean urteak pasatzen dira oso azkar.

Urte honetan zehar,  lagun berriak eta oso onak egin ditut. Batzuk lagundu eta adierazi didate lagun benetakoak direla. Pentsatzeko era aldatzen hasten zara, heltzen, eta gauzak egoera desberdinak ikusten, gainera jakiten ze gauzari garrantzia eman.  Ni urte honetan hasi naiz notetara garrantzia gehiago ematen.

Niretzat etapa oso polita izan da, gauza onak eta txarrak ikasi ditut, aldiz txarrak nola hobetu ikasi behar dut. Espero dut 16 ak hobeak izatea eta esperientzia eta gauza berriak ikertzea,  zuen 15 ak onak izatea, gainera nire iritzia baliagarria izatea.

Comentarios

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog